• 946 25 44 62
  • Ibarra Kalea, 12, Gernika, Bizkaia

Blog

Imajinatzen duzu harrapaketa egotekotan biguntzen den karrozeria?

Automobilgintzaren hastapenetatik, industriak lan egin du kotxearen erabiltzaileentzat eta galtzadaren bestelako erabiltzaileentzat ibilgailu seguruagoak sortzeko

Oinezkoak ibilgailu azpian harrapatuta gera zitezela saihesteko sortu diren zeharkako barretatik, asko dira harrapatzearen ondorioak, ahal den neurrian, txikiagotzeko abiarazi diren aurrerapenak.

Zentzu honetan, badirudi Google bere auto autonomoa garatzen duen bitartean segurtasun gai honetan interes berezia jartzen ari dela. 2016an jakinarazi zen patentatu zuela kapotean, aurrealdean eta aldeetan itsatsita joango litzatekeen eranskailuak saihestuko lukeela harrapaketa batean oinezkoa hegaz ateratzea.

Orain ezagutu da 2015ean patentatu zuen beste asmakizun bat Waymo-ren, gidatze autonomoaren I+G-aren arduraduna duen multinazionaleko filiala, eskura pasatu dela. Karrozeria honetan pertsona batekin talka egiten duen tokian karrozeriaren zurruntasuna txikiagotzen da.

Honela, behin ordenagailu zentralak oinezko baten edo txirrindulariaren aurkako talka bat gertatuko dela antzematen duenean, honek karrozeriaren zurruntasuna mantentzen duten kableak, malgukiak eta gainerakoak lasaitzen dituen agindua bidaltzen du. Modu honetan, kanpoko panela deformatu daiteke eta inpaktu gehiena xurgatu dezake

Gakoa, hau lortzea ibilgailuaren barruan doazen pertsonen bizitza arriskuan jarri gabe da. Sistema hau soilik aktibatzen da oinezko bat antzematen badu; beste auto baten kontra joko badugu, adibidez, zurruntasuna mantenduko luke ibilgailuaren barrualdea ahalik eta gutxien kaltetzeko.

Sistema honen meritua ez da soilik oztopo baten aurrean kotxea biguntzeko gaitasuna, baizik eta autoaren segurtasuna kaltetu ditzaketen pertsona baten eta objektu bizigabe baten arteko bereizketa egitea.

Eremu honetan, Waymo-k denbora luze darama lanean bere ordenagailuak bereizketa hau ondo egiteaz gain, beste desberdintasun batzuk egin ahal izateko, hala nola, txirrindulariak, motor-gidariak edo trafikoko agenteak bereiztea. Honetaz gain, teknologia honen aplikazioak asago joan litezke. Horrela, bere autoak gai izango lirateke, esate baterako, oztopoaren arabera era desberdinean erreakzionatzeko. Izan ere, ez da berdina moto bat edo auto bat, eta noski, ez da berdina 20 km/h abiaduran hurbiltzen den kotxea edo 100 km/h abiaduran doana.

Llámanos
Localízanos